| Alaitasuna
Ene Jainkoa!
Nire gogoa alaitu eta girotu ezazu.
Nire bihotza garbitu ezazu.
Nire ahalak argitu itzazu.
Nire eginkizun guztiak Zure eskuetan uzten ditut.
Zeu zara nire bidargia eta babesa.
Berriz ez naiz izango itun edo atsekabetua;
izaki alaia eta zoriontsua izango naiz.
Ene Jainkoa!
Berriz ez naiz izango larritasunez betea,
eta ez dut utziko atsekabez neure burua nekatzen,
edo bizitzako gauza gogaikarriek iruntzi nazaten.
Ene Jainkoa!
Ni neure buruarena baino adiskideago zatzait.
Zeuretzat eskaintzen naiz, ene Jauna.
'Abdu'l Bahá
Bihotz garbi bat irazan ezazu nire baitan,
ene Jainkoa,
eta barru lasaitasuna berriztu ezadazu,
ene Itxaropen Horrek!
Ahaltasun gogoaren bidez Zeure jatorrian baieztatu nazazu,
ene Maitatu Horrek;
eta Zeure aintzaren argiz, Zeure bidetxiorra erakutsi ezadazu,
neure nahiaren Jomuga Zaren Horrek!
Zeure indar gainditzailearen ahalaren bidez,
Zeure santutasunezko zerurantz jaso nazazu,
nire izatearen Iturri Zaren Horrek,
eta Zeure betikotasunaren haizezkaz alaitu nazazu,
neure Jainkoa Zaren Horrek!
Zeure betiko soinuek lasaitasuna sortu dezatela nigan,
ene Lagun Hori,
eta Zeure antzinako arpegiaren aberastasunek
edozertatik askatu nazaten utzi ezazu,
Zeugandik ez beste edozertatik,
ene Irakasle Hori,
eta Zeure muin galezinaren agerkerako berriek
alaitasuna ekarri dezadatela egizu,
ageriaren ageriena eta izkutuaren izkutuena Zaren Horrek!
Bahá'u'lláh
|