Barkamena


Aintzaldua zara Zu, Jainko neure Jauna! 

Zure izena aipatzera ausartzen anizen bakoitzean,
neure bekatu aztunek eta Zurekiko hutsegite larriek galerazi egiten didate;
eta Zure adeiaren ezean aurkitzen naiz
eta Zu goresteko ezintasun gorrian.
Baina, Zure opakortasunean dudan uste osoak,
Zugan dudan itxaropena biztu egiten du,
eta eskuzabaltasunez hartuko nauzuna jakinez,
adore hartzen dut Zu goraltzeko eta dituzun gauzak eskatzeko. 

Sortuko guztia gainditu duen Zure errukiortasunagaitik,
eta horren lekuko dira Zure izenean itsasoetan murgildurik diren guztiak
arren dagizut, ene Jainkoa,
ez nazazula bakarrik utzi,
nire bihotza gaitzera makurtzen dalako.
Beraz, Zeure babespeko gazteluan
eta Zeure ardurapeko gordelekuan jagon nazazu. 

Zeure ahalaren indarrez
Zeuk erabaki duzuna bakarrik nahi duena naiz ni.
Neuretzat aukeratu dudan gauza bakarra zera da,
Zure ontasunezko erabakietan
eta Zure gogoaren egintzan babestua izatea,
eta Zure agindu eta senaren zantzuz lagundua izatea 

Bahá 'u'lláh

 

 

barra.jpg (1419 bytes)



Bittor Kapanagak 1992an euskaratua

[aurkezpena | gorespena | gizartea | errukia | batasuna | babesa | laguntza | maitasuna | alaitasuna | zailtasunak | gauekoa | goizekoa | haurrena | sendaketarako | hilen alde | barkamena | betebeharrezkoa]