Goiza


Zuri esker jeiki naiz goiz honetan, ene Jainkoa,
eta Zure ardurapean jarriz eta Zugan uste osoa ezarriz atera naiz etxetik.
Zure aintzazko zerutik,
Zugandiko bedeinkapen bat jaitsi erazi ezazu niganaino,
eta zeure babespean neure etxetik urteten utzi didazun bezalaxe
bertara itzultzen ere utzi ezadazu,
nire gogoa Zugan tinko dudalarik. 

Ez dago Zu ez beste Jainkorik,
Zu zara Bakarra, Paregabea, Orojakituna, jakintsuetan Jakintsua. 

 


Bahá'u'lláh

 

barra.jpg (1419 bytes)



Bittor Kapanagak 1992an euskaratua

[aurkezpena | gorespena | gizartea | errukia | batasuna | babesa | laguntza | maitasuna | alaitasuna | zailtasunak | gauekoa | goizekoa | haurrena | sendaketarako | hilen alde | barkamena | betebeharrezkoa]