Haurrak


Ene Jainkoa!
Zeure maitasunaren sabelean hazi erazi ezazu sorkaritxo hau,
eta zeure ardurazko ugatzez eradoski ezazu.
Zeure maitasunezko arrosategian zaindu ezazu landaretxo hau,
eta zeure emankortasunezko eurien bidez hazten lagundu ezazu
eta zeure zeruetarantz bideratu ezazu.
Ahaltsua eta bihozbera zara Zu,
Emankorra, paregabeko emankortasundun Jauna zara Zu.

'Abdu'l Bahá

 

Ene Jainkoa!
Hezi itzazu ume hauek.
Zeure baratzeko landarak, zeure larrako loreak dituzu.
Zeure euria beroiengana ixuri daitela egizu;
Benekotasunaren Eguzkia Zure maitasunaz beroien gain dizdiratu daitela egizu; Benekotasunaren Eguzkia Zure maitasunaz beroien gain dizdiratu daitela egizu.
Hezi, hazi eta garatu daitezen
eta beren edertasunik ederrean ageri izan daitezen,
zeure haizezkaz girotu itzazu.
Zeu zara Emailea, Zeu zara Gupidatsua.

'Abdu'l Bahá

 

Ene Jauna! Ene Jauna!
Adin txikidun ume bat naiz.
Zeure errukitasunezko ugatzez elikatu nazazu,
Zeure maitasunezko altzoan irakatsi ezadazu,
Zeure bidargiaren eskolan hezi nazazu,
eta Zeure adeiaren itzalpean garaterazi nazazu.
Ilunetik askatu nazazu eta nitaz argi dizdirati bat egizu;
zorigaitzetik jagon nazazu,
arrosa lili bat egizu nitaz;
Zeure ateko otsein izaten utzi ezadazu
eta zintzoen izaera eta sena emaidazu;
gizarte munduarekiko adeibide bat egizu nitaz
eta betiko bizitzaren koroez apaindu ezazu nire burua.
Benetan, Zeu zara Ahaltsua, Indartsua, Ikuslea eta Entzulea.

'Abdu'l Bahá

 

Bideratu eta lagundu nazazu ene Jainkoa,
nire bihotzeko kriseilua argiztatu ezazu
eta izar dizdiratsu bihurtu nazazu.
Zeu zara Indartsua eta Ahaltsua.

'Abdu'l Bahá

 

barra.jpg (1419 bytes)



Bittor Kapanagak 1992an euskaratua

[aurkezpena | gorespena | gizartea | errukia | batasuna | babesa | laguntza | maitasuna | alaitasuna | zailtasunak | gauekoa | goizekoa | haurrena | sendaketarako | hilen alde | barkamena | betebeharrezkoa]