| Zailtasunak
Nork askatzen du oztopoetatik Jainkoak ez bada?
Esan: Goraldua izan bedi Jainkoa!
Bera da Jainkoa!
Guztiok bere zerbitzariak gara
eta guztiok bere agindua betetzen dugu.
Báb
Aienatu itzazu nire nahigabeak
Zeure adeiaren eta Zure emankortasunaren bidez,
Ene Jainkoa,
eta uxatu ezazu nire axanpa
Zeure agintearen eta Zure ahalaren bidez.
Zeuk ikusten nauzu, ene Jainkoa,
neure arpegia Zeuganantz itzultzen,
atsekabeak alde guztietatik erasoka ditudan une honetan.
Izaki guztien Jauna zaren Horri,
ikusi daitezken nahiz ezin daitezken gauza guztiak jagoten dituzun Horri,
gizakien arimak eta bihotzak menderatzeko
bide izan duzun Zeure Izenagatik,
eta Zeure errukiortasunezko itsasoko uhinengatik
eta Zeure emankortasunezko Eguzkiaren dizdiragaitik,
arren dagizut,
Zuganantz arpegiak itzultzea
ezerk ere galerazi ezin izan dienen artean onartu nazazula,
izen guztien Jaun Hori, zeruen Egile Hori.
Bahá'u'lláh
Ene Jainkoa!
Ez zaitez nigandik urrundu,
zoritxarrez inguraturik bait nago.
Ene Jainkoa!
Ez nazazu bakarrik utzi,
ezbeharrik gorrienak heldu dit eta.
Zure ontasun maitakorrezko bularretik darion ugatz gardenez
edaten emaidazu,
egarriz errea bait nago.
Zeure errukitasunezko hegoen itzalpean babestu nazazu,
ditudan etsai guztiak bat eginik eraso bait naute.
Zeure handitasunezko jarlekuaren hurrean jagon nazazu,
Zeure aintzaren zantzua agertzen deneko aurrean,
ezbeharrak larriki jo nauelako.
Zeure erukortasun samurrezko eskuz eskainitako poztasun txolkadaz
elikatu nazazu,
nahigabe askok gogorki heldu didatelako.
Zeure aginte ahalguztidunaren soingaineko azpatuaz
jantzi nazazu, txirotasunak bilutsik utzi nauelako.
Zeure Betikotasun Usoaren urrugaz gozaturik
lo egiten utzi ezadazu,
zoritxarrik latzenak heldu zaizkidalako.
Zeure batasunaren jarleku aurrean,
Zeure arpegiaren edertasun dizdiratien erdian,
utzi ezadazu bizitzen,
beldurrak eta ikarak zeharo larritu nautelako.
Aintzaren lebiatan delakoaren urduritasunari begira,
Zeure barkamen itsasoan murgildurik nazazu,
neure bekatuek guztiz galdu nautelako.
Bahá'u'lláh
|