//Array function

function makeArray(len) {
for (var i = 0; i<len; i++) this[i] = null;
this.length = len;

//Array of quotes

var quote = new makeArray(71);

quote[0] = '1. OI ESPIRITUAREN SEME!
Hau da Ene lehen aholkua: Izan ezazu bihotz aratz, onbera eta distiratsua, zurea izan dadin erregetza antzinakoa, itzalezina eta betierekoa.';

quote[1] = '2. OI ESPIRITUAREN SEME!
Gauzarik maitagarriena, Ene begietara, Justizia da; ez zaitez hortik aldendu desiratzen banauzu, eta ez ezazu baztertu, zutaz fida Nadin. Bere bitartez zeure begiez ikusiko duzu eta ez besteen begiez, eta zeure jakintzatik jakingo duzu eta ez hurkoaren jakintzatik. Zure bihotzean hausnar ezazu nola dagokizun izatea. Zinez, justizia duzu Ene opari eta Ene ontasunaren ikur. Jar ezazu, bada, zure begien aurrean.';

quote[2] = '3. OI GIZONAREN SEME!
Ezkutaturik Ene izate betidanikoan eta antzinako Ene esentziaren eternitatean, banekien maite zintudala; horrela sortu zintudan, grabatu Nuen zugan Ene irudia eta erakutsi Nizun Ene edertasuna.';

quote[3] = '4. OI GIZONAREN SEME!
Zure sorrera maite Nuenez, sortu zintudan. Beraz, maita Nazazu, hartara zure izena esan dezadan eta zure arima bete dezadan biziaren espirituarekin.';

quote[4] = '5. OI IZATEAREN SEME!
Maita Nazazu, maita zaitzadan. Ez banauzu maite, Ene maitasuna ezin da inola ere zureganaino heldu. Jakizu hori, oi mirabe.';

quote[5] = '6. OI IZATEAREN SEME!
Zure Paradisua Ene maitasuna da; zure zeruko etxea, Enekin elkartzea. Sar zaitez berandutu gabe. Horixe izan da destinatua zuretzat Gure goiko erreinuan eta Gure lurralde goretsian.';

quote[6] = '7. OI GIZONAREN SEME!
Maite banauzu, urrun zaitez zugandik; eta Ene atsegina bilatzen baduzu, ez zeureari begiratu; Nigan hil zaitezen eta Ni zugan betiko bizi Nadin.';

quote[7] = '8. OI ESPIRITUAREN SEME!
Ez duzu bakerik izango ez badiozu uko egiten zeure buruari eta Nigana itzultzen; zeuri baitagokizu Ene izenarekin loriatzea, eta ez zurearekin; zure konfiantza Nigan jartzea eta ez zugan, desiratzen baitut Neu bakarrik eta ororen gainetik maita Nazazun.';

quote[8] = '9. OI IZATEAREN SEME!
Ene maitasuna da Ene gotorleku; barrura sartzen dena salbu eta seguru dago, eta urruntzen dena galdu eta hilko da.';

quote[9] = '10. OI HITZAREN SEME!
Zeu zara Ene gotorleku; sar zaitez, seguru egon zaitezen. Ene maitasuna zugan dago; ezagut ezazu, zure ondoan aurki Nazazun.';

quote[10] = '11. OI IZATEAREN SEME!
Zeu zara Ene lanpara eta Ene argia zugan dago. Bertatik jaso ezazu zeure distira eta ez bilatu Ni ez beste inor. Aberats sortu baitzaitut eta oparo isuri dut Ene faborea zure gainean.';

quote[11] = '12. OI IZATEAREN SEME!
Boterearen eskuekin egin zintudan eta indarraren hatzekin sortu zintudan; eta zeure baitan ipini dut Ene argiaren esentzia. Horrekin aski izan ezazu eta ez besterik bila, Ene lana perfektua baita eta Ene agindua loteslea. Ez aitzakiarik edo zalantzarik jarri.';

quote[12] = '13. OI ESPIRITUAREN SEME!
Aberats sortu zintudan, zergatik apaltzen zara pobre izateraino? Noble egin zintudan, zergatik makurtzen zara? Jakintzaren esentziatik eman Nizun izatea, zergatik bilatzen duzu argitasuna Nigandik kanpo? Maitasunaren buztinetik modelatu zintudan, nolatan zabiltza beste batekin? Begira zeure buruari, zeure baitan aurki Nazazun, indartsu, boteretsu eta burujabe.';

quote[13] = '14. OI GIZONAREN SEME!
Zeu zara Ene lurraldea eta Ene lurraldea ez da hiltzen; zergatik diozu beldur hiltzeari? Zeu zara Ene argia eta Ene argia inoiz ez da itzaliko; zergatik sortzen dizu ikara itzaltzeak? Zeu zara Ene loria eta Ene loria ez da ihartzen; zeu zara Ene soinekoa eta Ene soinekoa inoiz ez da higatuko. Eutsiozu bada Niganako maitasunari, loriaren erreinuan aurki Nazazun.';

quote[14] = '15. OI HITZAREN SEME!
Jira ezazu aurpegia Nigana eta uko egiezu Niri ez beste guziei; Ene erregetza iraunkorra baita eta Ene lurraldea hilezina. Ni ez beste bat bilatzen baduzu, unibertso osoa arakatuta ere, alferrik jardungo duzu bila.';

quote[15] = '16. OI ARGIAREN SEME!
Ahantzi Ni ez beste guziak eta bat egizu Ene espirituarekin. Hau Ene aginduaren esentziakoa da, beraz, onar ezazu.';

quote[16] = '17. OI GIZONAREN SEME!
Enekin aski izan ezazu eta ez bilatu beste laguntzailerik. Nik ez beste inork ez baitzaitu aseko.';

quote[17] = '18. OI ESPIRITUAREN SEME!
! Ez iezadazu eskatu opa ez dizuguna, aski izan ezazu zuretzat agindu dugunarekin, horixe baita komeni zaizuna, aski irizten badiozu.';

quote[18] = '19. OI IKUSPEN MIRESGARRIAREN SEME!
Ene Espirituaren arnasatik eman dizut arnasa, Ene maitalea izan zaitezen. Zergatik baztertu Nauzu eta Ni ez beste maite bat bilatu?';

quote[19] = '20. OI ESPIRITUAREN SEME!
Zeure gain egiten dudan eskaria handia da, ezin da ahantzi. Ene loria zurekin ugaria da, ezin da ezkutatu. Ene maitasunak zugan egin du etxea, ezin da gorde. Ene argia agertzen zaizu, ezin da ilundu.';

quote[20] = '21. OI GIZONAREN SEME!
Loria distiratsuaren zuhaitzean eskegi dizkizut fruiturik bikainenak, zergatik aldendu zara eta askietsi diezu hain on ez direnei? Itzul zaitez hobe duzunera, goiko erreinura.';

quote[21] = '22. OI ESPIRITUAREN SEME!
Noble sortu zaitut, baina apaldu egin zara. Igo zaitez sortua izan zinen mailara.';

quote[22] = '23. OI GORENAREN SEME!
Eternalera deitzen zaitut, baina zuk galkor dena bilatzen duzu. Zergatik baztertu duzu Gure desira eta zeurea bakarrik bilatu?';

quote[23] = '24. OI GIZONAREN SEME!
Ez gainditu zure mugak, eta ez eskatu ez dagokizuna. Ahuspez jar zaitez indar eta boterearen Jaun den zure Jainkoaren begitartearen aurrean.';

quote[24] = '25. OI ESPIRITUAREN SEME!
Ez zaitez harrotu pobrearen gainetik, hari bidea erakusten baitiot eta zu ataka gaiztoan ikusi eta betiko nahasten baitzaitut.';

quote[25] = '26. OI IZATEAREN SEME!
Nolaz ahantzi dituzu zeure erruak eta arduratu zara besteen erruez? Hori egiten duena madarikatzen dut.';

quote[26] = '27. OI GIZONAREN SEME!
Ez itzazu besteen bekatuak salatu zeu bekatari izanik. Agindu hau hausten baduzu madarikatua zu, eta horretaz fede ematen dut.';

quote[27] = '28. OI ESPIRITUAREN SEME!
Jakizu egia hau: Besteei prestu izateko agindu eta bera oker dabilena ez da Enetarra, nahiz eta Ene izena eraman.';

quote[28] = '29. OI IZATEAREN SEME!
Ez inori egotzi zuk zeure buruari egotziko ez zeniokeen ezer, eta ez esan egiten ez duzun ezer. Horixe agintzen dizut, bete ezazu.';

quote[29] = '30. OI GIZONAREN SEME!
Ez Ene mirabeari ukatu eskatzen dizuna, bere aurpegia Neure aurpegia baita; lotsa zaitez bada Neure aurrean.';

quote[30] = '31. OI IZATEAREN SEME!
Zeure buruari eska iezazkiozu kontuak egunero, haien berri emateko eguna heldu aurretik; iragarri gabe etorriko baitzaizu heriotza, eta zure ekintzen kontu emateko eskatuko zaizu.';

quote[31] = '32. O SON OF THE SUPREME!
Heriotza zorionaren mezulari egin dut zuretzat. Zergatik kexatzen zara? Bere bikaintasunaz distira zaitzan egin dut argia. Zergatik ezkutatzen zara beragandik?';

quote[32] = '33. OI ESPIRITUAREN SEME!
Argiaren berri onekin agurtzen zaitut: poz zaitez! Saindutasunaren gortera deitzen zaitut; har ezazu bertan ostatu, betiereko bakean bizi zaitezen.';

quote[33] = '34. OI ESPIRITUAREN SEME!
Saindutasunaren espirituak zureganaino daramatza elkartzearen berri pozgarriak; zergatik kexatzen zara? Boterearen espirituak Bere kausarako berresten zaitu; zergatik ezkutatzen zara? Bere begitartearen argiak gidatzen zaitu; nolaz errebelatzen zara?';

quote[34] = '35. OI GIZONAREN SEME!
Ez kexatu, non eta ez zauden Guregandik urrun. Ez poztu non eta ez zaren Guregana hurbiltzen eta itzultzen.';

quote[35] = '36. OI GIZONAREN SEME!
Poz zaitez zeure bihotzaren zorionean, merezi izan dezazun Ni aurkitzea eta Ene edertasuna islatzea.';

quote[36] = '37. OI GIZONAREN SEME!
Ez ezazu erantzi Ene soineko ederra, eta ez galdu Ene iturri miresgarritik duzun partea, ez zaitezen egarriak egon betiko.';

quote[37] = '38. OI IZATEAREN SEME!
Jarrai itzazu Ene arauak Eneganako maitasunez eta zeure buruari ukatu desiratzen duzuna, Ene atsegina bilatzen baduzu.';

quote[38] = '39. OI GIZONAREN SEME!
Ez itzazu Ene aginduak baztertu maite banauzu, eta ez ahantzi Ene aholkuak Ene onespena jaso dezazun.';

quote[39] = '40. OI GIZONAREN SEME!
Espazio erraldoia ziztu bizian igaroko bazenu ere eta ortzi zabala zeharkatu, ez zenuke atsedenik aurkituko ezpada Gure aginduari men egitean eta Gure Aurpegiaren aurrean umil izatean.';

quote[40] = '41. OI GIZONAREN SEME!
Gorets ezazu Ene bidea, erakuts diezazkizudan Ene handitasunaren misterioak eta distira egin diezazudan argi eternalarekin.';

quote[41] = '42. OI GIZONAREN SEME!
Umilia zaitez Ene aurrean, Nik esku zabalik bisita zaitzadan. Jaiki zaitez Ene kausaren alde, lurrean zaudela ere garaipena eskura dezazun.';

quote[42] = '43. OI IZATEAREN SEME!
Aipa Nazazu Ene lurrean, Ene zeruan gogora zaitzadan; horrela poztuko dira Ene begiak eta zureak.';

quote[43] = '44. OI TRONUAREN SEME!
Zure entzumena Ene entzumena da, entzun ezazu berekin. Zure ikusmena Ene ikusmena da, ikus ezazu berekin, zeure arimaren barren-barrenean Ene saindutasun goretsiaren lekuko izan zaitezen, eta Ni Neure baitan gorespenaren lekuko izan Nadin zuretzat.';

quote[44] = '45. OI IZATEAREN SEME!
Bila ezazu martiri heriotza Ene bidean, Ene atseginarekin pozik eta agintzen dizudanagatik esker oneko, Enekin atseden har dezazun maiestatearen errezel azpian, loriaren tabernakulu atzean.';

quote[45] = '46. OI GIZONAREN SEME!
Hausnartu eta egizu gogoeta. Zeure ohean hil nahi duzu ala zure biziaren odola hautsetan isuri, Ene bideko martiri, eta horrela bihurtu Ene aginduaren agerpen eta Ene argiaren erakusle paradisurik goienean? Zuzen erabaki ezazu, oi mirabe!';

quote[46] = '47. OI GIZONAREN SEME!
Ene edertasunagatik! Zure ilea zure odolez tindatzea Ene begietara handiagoa da unibertsoaren sorrera eta bi munduen argia baino. Ahalegin zaitez hori lortzen, oi mirabe!';

quote[47] = '48. OI GIZONAREN SEME!
Denetarako dago seinale bat. Maitasunaren seinalea da Ene dekretuaren aurrean tinkotasuna eta Ene proben aurrean pazientzia.';

quote[48] = '49. OI GIZONAREN SEME!
Benetako maitaleak atsekabea irrikatzen du, hala nola matxinoak barkamena eta bekatariak errukia.';

quote[49] = '50. OI GIZONAREN SEME!
Ene bidean zorigaitza suertatzen ez bazaizu, nola ibiliko zara Ene atseginarekin pozik daudenen bideetatik? Enekin elkartzeko duzun desiran probek nahigabetzen ez bazaituzte, nola eskuratuko duzu argia Ene edertasunarekiko zure amodioan?';

quote[50] = '51. OI GIZONAREN SEME!
Ene hondamendia da Ene probidentzia, kanpotik su eta mendeku, baina barrutik argi eta erruki. Zoaz bizkor harantz, argi eternal eta espiritu hilezkor bihur zaitezen. Horixe agintzen dizut, bete ezazu.';

quote[51] = '52. OI GIZONAREN SEME!
Oparotasuna heltzen bazaizu ez bozkariatu, eta apaldu beharra etortzen bazaizu ez deitoratu, zeren biak igaro eta desagertuko baitira.';

quote[52] = '53. OI IZATEAREN SEME!
Pobrezia atxikitzen bazaizu, ez tristatu; aberastasunaren Jaunak garaiz bisitatuko baitzaitu. Ez izan beldurrik apaldu beharrari, egunen batean loria pausatuko baita zure gainean.';

quote[53] = '54. OI IZATEAREN SEME!
Zure bihotza jartzen baduzu lurralde eternal, hilezkorrean, eta antzinako, betiereko bizitzan, baztertu erregetza hilkor eta iragankor hau.';

quote[54] = '55. OI IZATEAREN SEME!
Ez zaitez arduratu mundu honetaz, Guk suarekin probatzen baitugu urrea, eta urrearekin probatzen baititugu Gure mirabeak.';

quote[55] = '56. OI GIZONAREN SEME!
Zuk urrea desiratzen duzu eta Nik zu hartatik askatzea desiratzen dut. Hura edukita aberats zarela uste duzu, eta Nik aberats aitortzen zaitut hura gabeko saindutasunean.  Ene biziagatik! Hau da Ene jakintza, eta hori zure fantasia; nola etor daiteke Ene bidea zurearekin bat?';

quote[56] = '57. OI GIZONAREN SEME!
Ene aberastasuna opari emaiezu Ene pobreei, zeruan hartu ahal izan dezazun handitasun agorrezineko biltegietatik eta loria hilezkorreko altxorretatik. Ene biziagatik! Zeure arima eskaintzea gauza loriatsuagoa da, Ene begiz ikus bazeneza!';

quote[57] = '58. OI GIZONAREN SEME!
Izatearen tenplua da Ene tronua; gauza guziez garbi ezazu, bertan finka eta bizi Nadin.';

quote[58] = '59. OI IZATEAREN SEME!
Zure bihotza da Ene etxea; aratz ezazu, jaits Nadin. Zure espiritua da Ene agerkundearen lekua; garbi ezazu, ager Nadin.';

quote[59] = '60. OI GIZONAREN SEME!
Jarri zure eskua Ene bularrean, zure gainean zuti Nadin, argitsu eta distiratsu.';

quote[60] = '61. OI GIZONAREN SEME!
Igo zaitez Ene zerura, elkartzearen poza eskura dezazun, eta ardo berdingabea edan dezazun loria hilezkorraren kalizatik.';

quote[61] = '62. OI GIZONAREN SEME!
Egun asko igaro dira zure gainetik, zure fantasia eta irudikapen alferrekin arduratuta zeundela. Noiz arte egongo zara zure ohean lozorroan? Jaiki burua lozorrotik, Eguzkia zenitera igo baita, eta baliteke zure gainean distiratzea edertasunaren argiarekin.';

quote[62] = '63. OI GIZONAREN SEME!
Zugan distiratu du Mendi sakratuko argiak, eta argialdiaren espirituak arnasa egin du zure bihotzaren Sinaian. Beraz, libra zaitez fantasia alferren beloetatik eta sar zaitez Ene gortean, betiereko bizitzarako duina izan zaitezen eta Enekin elkartzea merezi dezazun. Horrela, agian, heriotza ez zaizu helduko, ez eta nekea edo kezka ere.';

quote[63] = '64. OI GIZONAREN SEME!
Ene eternitatea da Ene kreazioa, zuretzat sortu dut. Izan bedi zure tenpluaren soineko. Ene batasuna da Ene eskulana; zuretzat forjatu dut; jantz ezazu, eternitate osoan izan zaitezen Ene izate betierekoaren agerpen.';

quote[64] = '65. OI GIZONAREN SEME!
Ene maiestatea da Ene oparia zuretzat, eta Ene handitasuna, zuri dizudan errukiaren ikur. Niri dagokidana inork ez du konprenituko, ez eta hitzez adierazi ahalko ere. Zinez, Ene biltegi ezkutuetan Ene aginduaren altxorretan gorde dut, Ene mirabeei diedan ontasunaren eta Ene herriari diodan errukiaren seinale gisa.';

quote[65] = '66. OI JAINKOZKO ETA IKUSEZINEZKO ESENTZIAREN HAURROK!
Nekez maiteko Nauzue, eta arimak asaldatuko dira aipatzen Nautenean. Buruek ezin bainaute atxiki ez bihotzek eutsi.';

quote[66] = '67. OI EDERTASUNAREN SEME!
Ene espirituagatik eta Ene faboreagatik! Ene errukiagatik eta Ene ederragatik! Boterearen mihiarekin agertu dizudan guzia eta indarraren lumarekin idatzi dizudan guzia zure ahalmenari eta ulermenari jarraituz izan da, ez Ene mailari eta Ene ahotsaren melodiari jarraituz.';

quote[67] = '68. OI GIZONEN HAURROK!
Ez al dakizue zergatik sortu zaituztegun hauts beretik? Inork bere burua gorets ez dezan bestearen gainetik. Beti zuen bihotzetan hausnar ezazue nola izan zineten sortuak. Denok substantzia beretik sortu zaituztegunez, zuei dagokizue arima bakar bat izatea, oin berekin ibiltzea, aho berarekin jatea eta lur berean bizitzea; horrela, zuen barren-barrenetik, zuen egite eta ekiteen bidez, agerian gera daitezen batasunaren seinaleak eta loturarik ezaren esentzia. Horixe da Ene aholkua zuentzat, oi argiaren elkargo! Har ezazue aholku hau aintzat, saindutasunaren fruitua jaso dezazuen loria miragarriaren zuhaitzetik.';

quote[68] = '69. OI ESPIRITUAREN SEMEOK!
Zuek zarete Ene altxorra, zuengan gorde baititut Ene misterioen perlak eta Ene jakintzaren bitxiak. Babes itzazue arrotz diren Ene mirabeengandik eta Ene herriko fedegabeengandik.';

quote[69] = '70. OI BERE BURUAREN ERREINUAN BERE IZATEARI EUSTEN ZIONAREN SEME!
Jakizu saindutasunaren lurrin guziak isuri dizkizudala, osoki agertu dizudala Ene hitza, zure bitartez Ene eskuzabaltasuna perfekzionatu dudala eta Neure buruarentzat desiratu dudana desiratu dizudala. Zaude bada pozik Ene atseginarekin eta izan zakizkit esker oneko.';

quote[70] = '71. OI GIZONAREN SEME!
Idatz ezazu agertu dizugun guzia argiaren tintarekin zure espirituaren taulan. Zure ahalmenen barruan ez badago, egin ezazu zeure tinta zure bihotzaren esentziarekin. Ezin baduzu hori egin, idatz ezazu Ene bidean isuri den tinta gorriminarekin. Hau zinez gozoagoa zait beste guzia baino, bere argiak iraun beza betiko.';

//random number generator

function rand(n) {
seed = (0x015a4e35 * seed) % 0x7fffffff;
return (seed >> 16) % n;

var now = new Date()
var seed = now.getTime() % 0xfffffff
document.write(quote[rand(quote.length)])